XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BURRUKAN SEGITZEN DUENAK EZ DU ESPERANTZARIK GALDUMito bihurtu den 68-ko Maiatzak hogei urte betetzen ditu aurtengoan: batzuentzat, bizirik
HERRIA 2000 ELIZAk ere bere azterketatxoa egin du data horri buruz, ezin ukatzekoa baita zerbait esatea, gehienek ezintasunaren eredutzat daukatenean hilabete hura.
Argi daukagu gauza bat, alegia, guretzat, 68-ko Maiatzaz mintzatzea bizirik dirauen fenomeno bati buruz mintzatzea dela, zeren besteak beste 68.a Pariseko Maiatza baino askoz ere gehiago izan zen.
Beste erabat esanda euskaldunontzat, abertzaleontzat eta euskaltzaleontzat,
Oker dabil, Paris eta Manterreko estudianteek egindako burruka eta ondoren langileekin batera egindakoa, berez sortutako zerbait izan zela uste duena.
Oker dabil baita ere, hura ixildurik, iraultzaren azken hatsa emanda dagoela uste duena.
Oker dabil, batez ere ezer ulertu ez duelako.
Gertakizunak
ETAk, gainera, hamar urte zituen, 68-ko ekainean Txabi Etxebarrieta hiltzen duelarik guardiazibilak....
Inork gutxik gogoratzen du, adibidez, Pariseko Maiatza hori baino lehen, beste Maiatz bat gertatu zela, Bretanian hain zuzen, non bertoko Askapen Frente armatuak borroka bizian ziarduen.
Kontestuaren berri izanik, nola demontres esan daiteke 68-ko izpiritua galdua dela?.
Agian galdu da estudianteen matxinada, agian zenbait buruzagi etsaien altzoan usteldu dira, baina ez da galdu 60. hamarkadaren izpiritua.
Hori ukatzea da, orduko muinaren berri ez izatea, hots, askatasun nazionalaren zalaparta ukatzea.
Gehiago esan daiteke, ordea: inoiz baino biziago eta bortitzago dagoela askatasun nazionalaren eragin eta izpiritua.
Borobiltzeko, uste dugu, zinez, egungo burruka gehienen motore eta eragilea herri txiki eta zanpatuen nazio askapenerako mugimenduetan dagoela.
Egia da, noski, hori ez zela Parisen sortu.
Ez zutela Sorbonako ikasleek ekarri.
Independentzia lortu zuten herrialdeetako arnasa da hori, eta oraindik lortzeko ekinean ari direnen mezua.
Ikustea besterik ez dago zeren inguruan biltzen diren gaur egun, oraindik, herrietako seme-alabarik miresgarrienak, zelako mugimendu moetak bideratzen dituen esperantza kopururik beteenak....
Batzuk, zahartzaroak janda edo beste arrazorik jota, frakasoan gozatzea baino ez dute ahotan zakurrak bere zauriak miazkazten dituen eran.
Guk, 88-ko Maiatz honetan, esperantzaren banderari ondo lotuak eta atxikiak sentitzen gara.
Zenbaitek eta zenbaitek (egunen batean agian guk ere bai), burrukari uko egin badio, beste zenbaitek eta zenbaitek (guk ere bai oraindik), lanaren, militantziaren eta burrukaren ildoari egiten dio.
Burruka laga ezduenak, ez dizu inoiz esango hutsean eroriak garenik, eredurik ez dagoenik, porrotaren hatzaparretan harrapatuak gaudenik.
Abertzale izateaz gain kristau ere sentizen garenontzat, giro ezin hobea da egungo hau, zeren alde guztietatik datozen kolpeak ikusi arren,